Euskara-italiera ITZULPENAK

LinguaVox-en adituak gara euskaratik italierara eta italieratik euskarara itzultzen. Dena dela, 1.500 baino hizkuntza konbinazio gehiagotan eskaintzen ditugu geure itzulpenak, hizkuntza gutxituen konbinazioak barne.

Kalitatea kudeatzeko gure sistema ISO-9001:2000ren arabera ziurtaturik dago, eta EN-15038:2006ren arabera gure Italierazko Itzulpen Zerbitzua. Azken arau hori itzulpengintza alorreko berariazko kalitate-arau europarra da eta itzulpen zerbitzuak, gutxienez, bi fase bereizi eta bete beharrekoak izan behar dituela ezartzen du: itzulpena eta berrikusketa independentea (itzultzailea ez den beste batek egindakoa) eta itzultzaile eta orraztaileen eskumen profesionalak argi eta garbi definitzen ditu (goi-mailako itzulpen ikasketak izatea (onartutako titulua); bestelako espezializazio batean antzeko prestakuntza izatea, gehi itzulpen-lanak gutxienez bi urtez egiten aritu izana frogatzen duen dokumentazioa izatea; edota itzulpen lanetan gutxienez 5 urtez aritu izana frogatzen duen dokumentazioa izatea).

Eskatu doaneko aurrekontua konpromisorik gabe Euskara-Italiera itzulpen baterako.

EUSKARA-ITALIERA ITZULPEN ZERBITZUA

  • Itzulpenak arlo hauetan ere eskaintzen ditugu: zinpekoa, ofiziala, medikuntza, botikagintza, zientifikoa, finantzak, turismoa, patenteak, marketing-a web-guneen itzulpenak eta interpretazio zerbitzua. Esaguzu zer nahi duzun itzultzea (web-guneak, agiriak, eskuliburuak, aurkezpen bat, txosten bat, patente bat, agiri ofizialak, etab.) eta guk konpromisorik gabeko aurrekontu bat emango dizugu ordubete barru bulego-ordutegiaren barne.