LINGUAVOX ITZULPENAK ITZULPEN AGENTZIA
LinguaVox Itzulpenak euskal enpresa bat da, eta bulegoak Europan eta Estatu Batuetan dauzka; itzulpenak ia hizkuntza konbinazio orotan eta edozein espezializazio arlotan eskaintzen ditu: hasi itzulpen orokor edo merkataritzazkoekin itzulpen zientifikoetaraino, zinpeko itzulpenak edo ofizialak, medikuntzako edo botikagintzako itzulpenak, web-guneen eta web-orrialdeen itzulpenak barne, baita software eta bideojokoen bertakotzea. . Zure itzulpen proiektua LINGUAVOXen esku utziz gero, berme hirukoitza duen itzulpen bat jasoko duzu:
- 1. kalitate egiaztapenen kudeaketa sistema,ISO 9001:2000 arauaren araberakoa
- 2. itzulpen zerbitzu ziurtatua,EN-15038:2006 arauaren araberakoa. Azken arau hori itzulpengintza alorreko berariazko kalitate-arau europarra da eta itzulpen zerbitzuak, gutxienez, bi fase bereizi eta bete beharrekoak izan behar dituela ezartzen du: itzulpena eta berrikusketa independentea (itzultzailea ez den beste batek egindakoa) eta itzultzaile eta orraztaileen eskumen profesionalak argi eta garbi definitzen ditu (goi-mailako itzulpen ikasketak izatea (onartutako titulua); bestelako espezializazio batean antzeko prestakuntza izatea, gehi itzulpen-lanak gutxienez bi urtez egiten aritu izana frogatzen duen dokumentazioa izatea; edota itzulpen lanetan gutxienez 5 urtez aritu izana frogatzen duen dokumentazioa izatea).
- 3. ITZULPENA +
BERRIKUSKETA INDEPENDENTEA +
BARNEKO KALITATE KONTROLA.
Zure agirien itzulpenean hiru lagunek parte hartuko dute, gutxienez: itzultzaile batek bere ama-hizkuntzara itzuliko du, itzulgai den gaian aditua den orraztaile batek jatorrizko testua eta itzulitakoa erkatu ditu eta zuzentze neurriak gomendatuko ditu, eta, azkenik, gure proiektu-koordinatzaileetako bat proiektuaren aldi guztiez arduratuko da, baita azken kalitate kontrola egin ere lana entregatu baino lehen.
ITZULPEN ZERBITZUA
LinguaVox-i buruzko argibide zabalagoak nahi badituzu, aurkezpen bat eskatu ahal diguzu, gure kalitate sistemaren edo 550 baino hizkuntza konbinazio gehiagotarako gure itzulpen-tarifen berri emango dizuna. Egun aurkezpena ingeles, frantses, alemanera, italiera, gaztelania eta katalaneraz eskuragarri dago.
- Edo beste edozein material-mota. Itzultzen dira erabiltzaile- eta zerbitzurako eskuliburuak eta eskuliburu teknikoak, konpainien web-guneak, aldizkariak eta egunkariak, artikulu eta saiakera akademikoak, publizitate gidoiak, konpainien agiriak, bideojokoak, etab.
- Ia hizkuntz konbinazio orotan Geure datu-basean 8.000 baino freelance itzultzaile gehiago dauzkagu, eta itzulpenak 1.500 baino hizkuntza konbinazio gehiagotan eskaintzen ditugu, hizkuntza gutxituen konbinazioak barne.
- Software sistema erabilienetan. Itzulpenak itzultzeko berariazko programen bidez, hala nola SDL Trados, Déjà Vu edo Star Transit, eta Framemaker, PageMaker, InDesign, Adobe Illustrator edo Quark bezalako maketazio programetan, edota bertakotzeko softwarea, hala nola Corel Catalyst edo Multilizer.
- Zeuk adierazten duzun epemugan. Eskarmentu handia daukagu premiazko itzulpenak oso epemuga estuetan burutzean.
- Kalitatezko itzulpenak. Geure hitza ematen dizugu... edozein hizkuntzatan.
- Interpretazio zerbitzua ere ematen dugu, Espainian eta beste zenbait herrialdetan. Galde iezaguzu konpromisorik gabe.
